Skip to content
jornadas-sobre-acoso-escolar-vitoria
Ehunbide Fundazioak antolatutako Eskola Jazarpenari buruzko II. Jardunaldiek jarraipena ematen diote iaz gure hezkuntza- eta gizarte-inguruneetan gero eta konplexuagoa eta presenteagoa den errealitate baten inguruan hasi genuen topaketa-, gogoeta- eta ikaskuntza-gune partekatuari.
Hitzaldien eta elkarrizketa-espazioen bidez, hainbat gairi helduko diegu, hala nola seinaleen detekzioari, aldaketa-prozesuetan familiek duten paperari edo egoera batzuen kronifikazioaren zergatiei. "Begirada aldatzen dugunean, esku-hartzea aldatzen da" lelopean, eskola-jazarpeneko egoerak nola ulertzen eta laguntzen ditugun birpentsatzeko gonbita egiten dute jardunaldiek, ikuspegi zabalago, gizatiarrago eta partekatuago bat oinarri izanik.

NOIZ:

2026ko ekainaren 15ean

NON:

Arkabia Zentro kulturalean

Eman izena!!

jornadas-acoso-escolar

PROGRAMAZIOA:

GOIZEAN: JARDUNALDI TEKNIKOAK
8:45-14:00

8:45 Irekiera.
9:00 Ongi etorria.
9:20 Zer behatu eskola-jazarpenaren susmoen aurrean: detekziorako adierazleak eta gakoak

Eskola-jazarpena ez da beti modu nabarmenean agertzen. Askotan, modu sotilean hasten da, isiluneen, pixkanakako isolamenduen, txantxa normalizatuen edo oharkabean igaro daitezkeen taldearen dinamiken aldaketen bidez.

Hitzaldi honetan, Nélida Zaitegik eskola-jazarpenaren susmoak daudenean zein seinaleri erreparatzea komeni den eta gertatzen dena ikusteaz haratago, horiek nola interpretatu aztertuko du. Gainera, informazioa hezkuntza-taldeen barruan jasotzeko eta partekatzeko gakoak eskainiko ditu, zaintzaren, babesaren eta erantzukizun partekatuaren ikuspegitik.

10:30 Familiak aldaketa-prozesuetan funtsezko eragile gisa

Eskola-jazarpenaren aurreko esku-hartzea ezin da ulertu familiak kontuan hartu gabe. Ikuspegi sistemiko eta erlazional batetik, hitzaldi honen bitartez aldaketa- eta laguntza-prozesuetan familia-dinamikek nola eragin dezaketen aztertuko da. 

Iñigo Ochoa de Aldak familiak esku-hartzeetan nola integratu behar diren landuko du, erreztu edo zaildu ditzakeen faktoreei erreparatuz eta aldaketa erreal eta iraunkorrak bihur daitezen aztertuz.

11:30 Atsedena.
12:00 Jazarpenaren kronifikazioa: esku-hartze batzuen eraginkortasun eza

Zergatik mantentzen dira eskola-jazarpeneko egoera batzuk denboran, baita esku hartzen denean ere? Zerk eragiten du dinamika batzuk berragertzea edo kronifikatzea?

Bere ikerketa-ibilbide zabaletik abiatuta, Rosario Ortega-Ruizek eskola- eta gazte-jazarpenaren konplexutasun psikologiko, erlazional eta soziala aztertuko du, eta esku-hartze jakin batzuek benetako aldaketa iraunkorrak sortzea zailtzen duten faktoreak aztertuko ditu, dinamika hauek hobetzeko gakoak emanez.

13:00 Elkarrizketa eta partekatze profesionalerako gunea.

Jardunaldiari amaiera emateko, Rosario Ortega-Ruiz, Nélida Zaitegi eta Iñigo Ochoa de Aldarekin elkarrizketa eta elkartruke profesionalerako gunea izango da.

Une irekia izango da  ikuspegi profesional desberdinetatik hausnarketak partekatzeko, hitzaldietan sortutako galderak planteatzeko eta eskola-jazarpenak dituen erronkei buruzko elkarrizketa sortzeko. Hizlarien eta parte-hartzaileen arteko elkarrizketaren bidez, espazio hurbil eta aberasgarri bat sortzea bilatuko da, egoera horien prebentzioan, detekzioan eta esku-hartzean modu bateratuan sakontzen jarraitzeko.

14:00 Itxiera.

ARRATSALDEAN: FAMILIENTZAKO HITZALDIA
17:00-18:30

Familia eta eskola-jazarpena prebenitzea: arrisku- eta babes-faktoreak

Familia eskola-jazarpenaren aurkako babes-faktore handienetako bat bihur daiteke. Etxean komunikatzeko moduak, nola laguntzen dugun emozionalki, nola kudeatzen ditugun gatazkak edo partekatzen dugun denbora lagungarri izan dakieke haurrei eta nerabeei egoera zailei aurre egiteko seguruago, entzunago eta prestatuago sentitzeko.

Baina batzuetan, nahi gabe, familia-dinamika jakin batzuek zailago egin diezaiekete laguntza eskatzea, sentitzen dutena adieraztea edo gertatzen ari zaienari aurre egitea.

Hitzaldi horretan, Iñigo Ochoa de Aldak gako eta gogoeta praktikoak eskainiko ditu, familiei laguntzeko eskola-jazarpenaren prebentzioan izan dezaketen zeregina hobeto ulertzen eta eguneroko aldaketa txikiek seme-alaben ongizatean alde handia eragin dezaketela ulertzen.

NELIDA-ZAITEGI

Nélida Zaitegi:

Pedagogoa, irakaslea eta erreferentea da eskolako bizikidetzan eta jazarpenaren prebentzioan. Irakasle, zuzendari eta hezkuntzako ikuskari gisa lan egin du, ikastetxeetan bizikidetzari eta ongizateari buruzko programak bultzatuz. Gaur egun, aholkularia eta hezitzailea da eskolako lidergoan eta elkarbizitzan.

IÑIGO-OCHOA-DE-ALDA

Iñigo Ochoa de Alda:

Iñigo Ochoa de Alda Martínez de Apellaniz psikologian doktorea, familiako psikoterapeuta eta unibertsitateko irakaslea da, familiei, haurrei eta nerabeei laguntzen espezializatua. Praktika klinikoa, irakaskuntza eta familia-terapiako prestakuntza uztartzen ditu, hurbiletik eta harremanetatik.

ROSARIO-ORTEGA-RUIZ

Rosario Ortega-Ruiz:

Rosario Ortega Ruiz Psikologiako katedraduna eta Kordobako Unibertsitateko irakasle emeritua da. Ikerketa-ibilbide zabala du eskola-bizikidetzan, bullyingean eta cyberbullyingean, eta erreferente nagusietako bat da berdinen arteko indarkeriaren azterketan eta prebentzioan.

acoso-escolar-jornadas-gasteiz