Eskola-jazarpena berdinen arteko indarkeria da, eta hiru ezaugarri ditu, beste jokabide batzuetatik bereiztea ahalbidetzen dutenak:
- Jazarleak edo erasotzaileak biktimari min egiteko asmoa du.
- Botere-desoreka bat dago, fisikoa, psikologikoa eta/edo soziala izan daitekeena.
- Jokabide horrek denboran irauten du eta etengabea da.
01. Zer eskola-jazarpen mota daude?
Sei eskola-jazarpen mota nagusi daude: fisikoa, hitzezkoa, psikologikoa, soziala edo harremanetakoa, sexuala eta ziberbullyinga.
02. Zer gunetan gerta daiteke eskola-jazarpena?
Ikastetxeetan ez ezik, kirol-klubetan, kalean eta/edo Interneten, ziberbullyingean ere gertatzen da.
03. Nortzuk parte hartzen dute eskola-jazarpenean?
Eskola-jazarpenaren edo bullyingaren parte-hartzaile nagusiak biktima, erasotzaileak eta lekukoak dira.
04. Zer seinalek ohartarazi gaitzakete?
Eskola-jazarpena identifikatzea zaila izan daiteke, baina seinale batzuek adieraz dezakete ikasle bat jazarpena jasaten ari dela. Ohikoenak hauek dira: jokabide- eta umore-aldaketak, eskola-errendimendu txikia, lo- eta/edo elikadura-arazoak, sintoma psikosomatikoak edo eskolara joan nahi ez izatea.
05. Zein da arau-esparrua?
- Nazioartean, Giza Eskubideen Adierazpena eta haren garapena Itun Politikoetan, bai eta Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa ere, Estatuak 1990ean berretsi zuena.
- Europa mailan, Haurren Eskubideen Europako Gutuna.
- Estatu mailan, 1978ko Espainiako Konstituzioa, 15. eta 39. artikuluetan, bai eta Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Erabat Babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoa ere.
- Erkidego mailan, Haur eta Nerabeei buruzko otsailaren 15eko 2/2024 Legea.