Honako egoera hauetakoren batean bazaude, Ehunbide Fundazioak lagun zaitzake;
Ikaslea naiz eta:
«Uste dut jazarpen-egoera bat pairatzen ari naizela eta laguntza behar dut.»
«Uste dut nire gelako norbaitek jazarpena jasotzen duela eta lagundu egin nahi diot.»
«Ikaskideei min egin ahal izan dieten portaerak izan ditut, eta konponbidea eman nahi diot.»
«Badakit eskola-jazarpena errealitate bat dela nire inguruan, eta hori prebenitzeko zer egin dezakedan jakin nahi nuke.»
Irakasle-talde, zuzendaritza-talde, gizarte-zerbitzu, aisialdi-talde, kirol-klub eta abarretako kide naiz:
«Laguntza behar dut egoera bat identifikatzeko eta ikusten ari naizen horretan esku hartzeko.»
«Eskola-jazarpeneko egoeretan prebenitzen eta esku hartzen ikasi nahiko nuke.»
Aita, ama, adingabe baten tutorea naiz eta:
«Nire seme-alabak edo ardurapeko adingabeak eskola-jazarpena jasaten ari denaren susmoa dut.»
«Nire seme-alaba edo ardurapeko adingabea norbait jazartzen ari denaren susmoa dut.»
«Eskola-jazarpeneko egoerak prebenitzeko, identifikatzeko eta horietan jarduteko estrategiak ikasi nahi ditut. »
Eskola-jazarpenarekin lotutako beste edozein kezka baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.