Eskola-jazarpena arazo konplexua da, eta modu integralean landu behar da. Horregatik, Ehunbide Fundaziotik prebentzioan, prestakuntzan, detekzioan, esku-hartzean eta erreparazioan laguntzeko proiektuak garatzeko konpromisoa hartu dugu. Horietako bakoitza eskola-jazarpeneko egoeretan parte hartzen duten pertsona guztiei (haurrei, nerabeei, familiei eta eragile sozializatzaileei) erantzun espezifikoak emateko daude diseinatuta.
01. BIDEAK EHUNTZEN
Eskola-jazarpena pairatu, gauzatu edo ikusi duten eragile sozializatzaileei, familiei eta haur eta nerabeei laguntza integrala emateko diseinatu da programa. Hezkuntza-orientazioko saioen bidez, zalantzak argitzeko eta banakako lege-aholkularitza emateko guneak eskaintzen ditugu.
02. EREINDUZ
Eskola-jazarpenari ikuspegi integral, kolaboratibo eta komunitario batetik heltzeko diseinatutako proiektua da. Ereinduzetik, eskola-jazarpena prebenitzen, hautematen eta esku hartzen lagunduko duten sareekin bat egin nahi dugu.
03. BIDEGUNE
Bidegune eskola-jazarpena jasan duten haur eta nerabeentzako aisialdi-gunea da. Bertan, leku seguru bat aurkitzeaz gain, talde-jardueretan parte hartu ahal izango dute, sozializazioa sustatzeko eta jasandako kaltea konpontzen laguntzeko.
04. GARAGUNE
Garagune proiektuaren bidez, laguntza psikologikoa ematen diegu eskola-jazarpena pairatu, egin edo ikusi duten haur eta nerabeei, bai eta haien familiei ere.
05. TREBATUZ
Trebatuzetik haur eta nerabeentzako tailerrak eta gidak eskaintzen ditugu. Horiek bitartez, enpatia, ezagutza eta eskola-jazarpena aitortzeko eta prebenitzeko beharrezkoak diren trebetasunak sustatzen dira.
06. HEZIBIZI
Hezibizi familiei zuzendutako prestakuntza-tailerren proiektua da. Horien bitartez, honako hauek lortu nahi ditugu: jazarpen motei eta horien eraginei buruzko informazioa ematea, eskola eta online inguruneetan alerta-seinaleak antzematen irakastea, eta etxean komunikazio asertiboa sustatzea.
07. BITARTEKOTZA
Bitartekotza proiektuaren bidez, familiei, adingabeei eta hezkuntza-komunitateari laguntza ematen diegu jazarpen-egoerak konpontzeko eta errepikatzea prebenitzeko. Ikuspegi nagusia elkarrizketa, elkar ulertzea eta alde guztien arteko lankidetza sustatzea da.